Testo Esnesaltzailearena

Testo Esnesaltzailearena

Akordatzen naiz txikitan
Oraindik lotan nintzela
Aita goizeko bostetan
Behiak jezten hasten zela
Ama ondoan zeukala
Amak laguntzen zuela
etxez etxe aritzeko
esne saltzaile bezala
Kuatrolatas zahar batean
aita aurrean gidari
ama atzean joaten zen
esne marmiten zaindari
Amak ez zion, ordea,
Inoiz ekiten lanari
muxutxo bat eman gabe
bere seme bakoitzari
Etxez etxe tinbre joka
portaletik portalera
Kaixo, egun on, zer moduz?
kortesiazko galdera!
irribarre bat eskainiz
esnearekin batera
eta beraiena galduta
itzultzen ziren etxera
Lege berrien sartzeak
belztu zien bekokia
esne saltzaile langintza
ez omen zen egokia
Tetrabrikak hartu zuen
esne marmiten tokia
eta pena da garai haiek
akordatzen egotea!
Testi di Esne Beltza