Testo Hiri Gerrilaren Dantza

Testo Hiri Gerrilaren Dantza

Arte ederretakoak ari ziren protestaka Irakasle euskaldunak behar zituztela eta Manifestazio buruak txakurrekin topo egin Ez jarraitu zergatik? Haatik! Mintzatzen saiatu zen gixarajo bat Txakurrak zaunka eta muturreko bat Makilak dantzatu zituzten hezurretan Ng txanotea ta zapia jarrita: Txikito txikito ska antzera Txikito triki-rapa bezala Txikito ikasi mugimenduak Puntarako xistera pilotariarenak Txikito txikito porrusalda Txikito acid-jazza bezala Txikito dantza lotua ala dantza askatua Hiri gerrilaren dantza Jai alai baino sutsuagoa Hiri gerrilaren dantza Capoeira bezain neurtua Jai alai frontoi jokua aipatua izan dela Iruñeko okupazioa burura datorkit Gaztetxearen alde kalean mariatxi eta arin arin Frontoiko bizkarrean palestinoekin baltzeoan Atxarteko harrobian eskalariak bezala Non txakur ausart bat pistolarekin igo zen Batek bi aukera luzatu zion: tiro eginez gero Betean eman bihok behera huts egin eta zu bakarrik Txikito txikito saltsa antzera Txikito bertso-hopa bezala Txikito ikasi mugimenduak Raggamuffin jaiarako prest daudenak Txikito txikito fandango Txikito funky metala bezala Txikito dantza lotua ala dantza askatua Hiri gerrilaren dantza Azeri dantza baino zuhurragoa Hiri gerrilaren dantza Makil dantza baino azkarragoa Hiri gerrilaren dantza Jai alai baino sutsuagoa Hiri gerrilaren dantza Capoeira bezain neurtua Txikito txikito besoak gora Txikito eskuko hatzez kriskitin Txikito ikasi mugimenduak Puntarako xistera pilotariarenak
Testi Betagarri