Testo Katedral Bat

Testo Katedral Bat

Gitarra astindu
eta ikusi kanturik baduen
hor nonbait eskutuan,
behatzak bihurritu
ea norbaitek ahaztua duen
akorde minorren bat

eta min eman arte
zure falta izan
ez da musa hoberik
uuuooooo
uuuuoooooo

katedral batekin
hegalik gabe sortu ziren
abesti pusketekin
bertako birakekin
sartzen diren eguzki izpien
energiaz berrekin

eta min eman arte
zure falta izan
ez da musa hoberik

ikasitakoa desikasten ikasi
ahaztutakoa
ahaztu
eta aurrera egin

irakurtzea da,
bestela idaztea
baterak aitortzen dit,
kantatu besterik
ez nuen egin nahi

erantzuten diot nik

neure ahotsa bilatu
beti besteena entzun
loak kentzen didanari
ekintzekin erantzun

lagun arteko uneak
luzarazi
maitasuna egin
maite dugunekin

eta min eman arte
zure falta izan
ez da musa hoberik

bihotzen artean
parkour egitean
erori baina,
beti zutik erori

uooo
uoooo
(bis)

gitarra laztandu
barruan kanturik baduen...



Testi Berri Txarrak